Villanueva ardoak
Sabino Villanueva 1921ean hasi zen ardoak upelekotik saltzen Tolosan, eta horiek izan ziren Bodegas Villanueva enpresaren hastapenak.
Tolosako Errementari kaleko “ElTuerto” izeneko upategi familiar hartan hasi zen, pixkanaka, enpresa handitzeko ideia heltzen. Berazubi auzoko lokal txiki batera aldatu ziren lehenik, eta ondoren Belauntzako Okobio industrialdean sortu zen Vinos y Distribuciones Villanueva enpresa. Bertan, ondo egindako gauzak eta irmotasuna dira ezaugarri nagusiak.
Produktuak
CONDADO DE ORIZA ERRESERBA HANDIA
Bi dira Ribera de Duero jatorri deiturako erreserba handiko ardo honen arrakastaren oinarriak: Olmedillo de Roan Tinta del país izeneko mahatsaren lursail onenak aukeratzea eta uzta heltze momenturik egokienean egitea.Ardo hau zurezko upeletan ontzen da denbora luzez; hori dela eta, 40 urte baino gehiagoko mahatsondoetako ale oso helduak dira ardo honetarako erabiltzen direnak, gehienez ere lau mordo txiki eta trinkotu gabeak dituztenak, horrela lortzen baita orekarik gorena.
CONDADO DE ORIZA 409
Olmedillo de Roako bi mahastizainen bi lursailetan bakarrik -haietako bat berria eta bestea, zaharra- hazten dira Ribera de Duero jatorri deiturako 2004ko uztako ardo bikain honetarako mahatsak. Proiektua 2003an sortu zen, nekazarientzako aholkularitza teknikotik abiatuta.
CONDADO DE ORIZA ONDUA
Hogei urte baino gehiagoko mahastietako Tinta del país motako mahats helduak; Olmedillo, Anguix eta Villatudela udalerrietakoak.Mahats orekatuak eta ale txikikoak bilatzen genituen.
Oso gomendagarria da Gaztelako haragi erreekin, txerrikumearekin, haragi gisatuarekin eta lumadun ehizakiekin edateko.16-17 ºC-an edatea komeni da.
CONDADO DE ORIZA ROBLE
Lur eremu buztintsuetan, harkoskordunetan eta aski karedunetan aukeratutako Tinta del país motako mahatsak dira ardo hau egiteko erabiltzen direnak. Sotillo, La Horra eta Gumiel de Mercadoko mahastietan biltzen dira; hain zuzen, Ribera del Dueroko bihotzean.
Oso gomendagarria da arkume txuletekin, harrian erretako haragiekin, pateekin eta usakume errearekin edateko.Zerbitzatzeko tenperatura egokiena 16-17 ºC artean dago.
CONDADO DE ORIZA ERRESERBA
40 urte baino gehiagoko mahastietan hazten dira ardo hau egiteko erabiltzen diren Tinta del país motako mahatsak, eta mahatsondo bakoitzak lau mordo txiki eta trinkotu gabe izaten ditu gehienez ere.Aukeratutako lursailak Olmedillo de Roa, Anguix eta Sotillo udalerrietan daude; alegia, Ribera del Duero jatorri deiturako eremuetan.
CONDADO DE ORIZA GAZTEA
Ribera del Dueroko bihotzeko lur eremu buztintsuetan, harkoskordunetan eta aski karedunetan aukeratutako Tinta del país motako mahatsak dira ardo hau egiteko erabiltzen direnak.
Ezin hobea da haragi erreekin, gisatu arinekin eta arrozekin edateko.15-16 ºC-an zerbitzatzea gomendatzen da.
ANALIVIA RUEDA
Rueda jatorri deiturako eremu geografikoan aukeratutako lursailetako Verdejo eta Víura barietateak erabiltzen dira proportzio berean ardo gazte honetan, betiere heltze momenturik onenera iritsi arte kontrolatuak.
ANALIVIA VERDEJO
Analivia Verdejo Verdejo mahatsarekin egina dago erabat. Rueda jatorri deiturakoa da, eta horrek esan nahi du kalitate handiko ardoa dela, inondik ere.
ANALIVIA SAUVIGNON BLANC
Analivia Sauvignon Blanc Frantziako Loira ibaiaren ibarrean jatorria duen izen bereko barietatearekin egiten da % 100ean.Hainbat ekoizte eremutara primeran egokitzen zela ikusita, Rueda jatorri deitura arautzeko kontseilua 1992an hasi zen erabiltzen mahats mota hau. Barietate honetako ardoak atseginak eta harmonikoak dira.
ARNEGUI ERRESERBA
Tempranillo mahatsarekin soilik egina dago ardo hau, eta mahastiak Errioxa Garaikoak dira.Ardoa bikaina izango bada, ale txiki eta trinkotu gabeko mordo txikiak aukeratu behar dira.Arnegui Reserva Rioja jatorri deitura kalifikatuko ardoa da. Ardo dastatzearen fase guztietan ikus dezakegunez, ardo ondo egituratua eta tanikoa da, eta era berean dotorea eta orekatua.
ARNEGUI ONDUA
Arnegui Crianza Tempranillo barietateko mahats aukeratuekin egiten da.Aspaldi dauden bi barietate hauek Rioja jatorri deitura kalifikatuan, eta elkarren osagarri dira; izan ere, Garnacha mahatsaren freskotasunari Tempranillo barietatearen -ziklo laburragokoa, lehenago biltzen baita- lore eta fruitu ukituak erantsi behar zaizkio.
FINCA LA MEDA ALTA EXPRESIÓN
Finca La Meda ardoak baldintza guztiak betetzen ditu nortasuna duen ardotzat hartzeko. Izan ere, Toroko La Pedrera izeneko eremuko zenbait lursailetako ekoizpen urria baino ez baita erabiltzen ardo hau egiteko, eta mahastiek, batez beste, 70 urte baino gehiago dituzte.
FINCA LA MEDA MALVASÍA
Finca La Meda Malvasía izen bereko barietatearekin egina dago. Malvasía Toro jatorri deiturako bi barietate zurietako bat da, eta historia eta tradizio luzea du eremu horretan.Dena den, mahats barietate hori beste zenbait lekutan hazten da, hala nola Kanarietan, Valentzian edo Italian.
FINCA LA MEDA TEMPRANILLO
Tempranillo (Tinta de Toro) motako mahatsen uzta eskuz egiten da. Mahatsondoak 20 eta 40 urte artekoak dira, eta haietako bakoitzak oso ekoizpen urria du; horri esker, barietate bakarreko ardo bikain hau frutatsua eta atsegina da, eta taninoak biribilak eta landuak dira.


